XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Orrenbeste maite al zenduan nere aita? - Ez Maite, ez. Ez nuan maite.

Ez beintzat emakume bezala.

Zarregia bait zan ortarako.

Baiña esker ona nion, neretzako oso gizon maitetsua izan zalako.

Esan ere esan nentzake, emakume bezala ez ba'da ere, alaba bezala asko ta asko maite izan dedala nik, zure aita jator ori.

- Au dana, noiz gertatua da? Noiz arrapatu zuan Carabaca'k nere aita? - Dirala lau illabete.

- Orain arte bizirik euki du ontzi-azpian Caravaca'k zure aita gizagaixoa, eta errukirik gabe oiñazetu du.

- Ez dakizu, bein, nolako bi masailleko eman zizkidan aurrena, eta nolako ostikoa sabelean gero lurrera jausi nintzanean, nik zure aitarentzat errukia eskatu niolako.

- Urkatu berriz, atzo goizean urkatu zuan.

- Nik ez dut ikusi nola, aundiegia bait zan ortarako nere naigabea; alataguztiz, aurretik, beregana ontzi-barrura iritxita eman nion zure aitari nere azkeneko musua.

- Ez zidan ezer esan, baiñan maitasunezko begi xamurrez begiratu zidan.

- Nik berriz, negarrez alde-egin nuan andik.

Decemberek igarri bezala, urrez bete-bete egiñik zetozen bi ontzi galant aiek.

Matthew P. Monroe'k ordea, urre-pillo guzti ari baiño jaramon geiago egiten zion belaunetan eserita zeukan neska beltzaran polit ari.

- Ederra aiz, neska! Eta polita benetan!.

Ezpain potxolo gorrietan irriparrik goxoena zuala, emeki begira-begira gelditu zitzaion neska.

Gero, mutillaren bizkarrean ezarri zuan legun-legunki illedi beltz dizdiratsuz ornitutako bere burua.

- Maitatuko al nauzu, Lolette? - Bai! Bai orixe!!!, - ezpairik gabe aitor egin zuan neskatillak.

Eta ixilunetxo baten ostean: - Ta zuk ni? - galde egin zion gurari biziz mutillari.

Musu aundi bat emanaz erantzun zion mutillak.

Biak musuka ari zirala arrapatu zituan, ontzi artara lagundu zioten bi mariñelekin itxia izan zan tokitik, orduantxe iaretutako Dorotty Borrel neskatillak.

Esan bearrik ez da, nolako eraso beltza sortu zan aren barruan bere maitale maitea beste emakume bati, belaunetan eserita zeukan beste emakume bati, ain sutsu laztanketan ikusi zuanean.

- Atoz, maite, neskatil polit au aurkeztu nai dizut-eta- mutillak Dorotty'ri.